XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
baina berauen zirrikituetarik begiraden pisua sentitzen zuen bere sorbalden gainean
han zegoen zakurra
beragana korrika jo zuen zakur hura eta zentimetro batzu lehenago gakoturik bezala seko gelditu zena kate batek gerarazita bailitzan
atzekaldeko hanken gainean aupatua
Ez zuen zaunkarik egiten baina garrasi intziri alarao egiten zuen
Militarrak bere izenez hots egina zion baina animaliak aupaturik zirauen
bitsa zeriola
Mitrailetaren kulataz jo zuenean soilik atzera egina zuen animaliak
eta ez zen gehiago alarao luze eta etengabe bat izango besterik
Gelditua zen neska
ez zuen aurrerago egin nahi
Hobe hiriburura bihurtu nahi zuen agian paperak ez ziren erabat
Beldurrez zegoen
Erraiak korapilaturik
Ez zuen nahi
ezin aurrerago joan
Goardiarengana bihurtua zuen bere burua esateko zera esateko
baina kristal beltz oso lodiak zeramatzan eta ezin izana zuen haren begirada atzeman
Eta goardiak bere kokotxaz eta bere mitrailetaren kulataz bidea erakusten zion